ARIKETA. Berridatzi:
Reescribe las frases teniendo en cuenta los paréntesis:
1. Etxera hurbiltzen ziren neurrian zoriontsuago sentitzen ziren gure bidaiariak. (Zenbat eta / hainbat eta)
Erantzun zuzena: Zenbat eta gehiago hurbildu etxera, orduan eta zoriontsuago sentitzen ziren gure bidaiariak
2. Jan dezakezun haragia eskatu behar duzu, ez gehiago (Ez da komeni)
Erantzun zuzena: Ez da komeni jan dezakezun haragia baino gehiago eskatzea
3. Peterrek ez du erdaraz ondo hitz egiten, baina lankide askok azkarratzat daukate (iritziz)
Erantzun zuzena: Peterrek ez du erdaraz ondo hitz egiten, baina lankide askoren iritziz azkarra da
4. Zerbait opari nahi izanez gero, liburu bat hautatuko nuke. (...kotan)
Erantzun zuzena: Zerbait oparitzekotan, liburu bat hautatuko nuke
5. Gorka etorri da; baita beste guztiak ere (ezik).
Erantzun zuzena: Gorka ez ezik, beste guztiak ere etorri dira
6. Amaia zela pentsatu nuen. Agurtu nuen.(...lakoan)
Erantzun zuzena: Amaia zelakoan agurtu nuen
7. Bilboko lagunak etortzeko, patatak errioxar erara prestatu dituzte. (Subjuntiboa)
Erantzun zuzena: Bilboko lagunak etor daitezen, patatak errioxar erara prestatu dituzte
Política de Cookies Aviso Legal y Política de Privacidad