ARIKETA: Hutsuneak bete:
1- Liburu bat erosi zuen. Liburu hori Anerena zen.
Erantzun zuzena: Erosi zuen liburua Anerena zen
2- Maialeni filma gustatu zaio. Film hori Kanariar Uhartetan grabatu zen.
Erantzun zuzena: Maialeni gustatu zaion filma Kanariar Uhartetan grabatu zen
3- Bizikleta bat konpondu dut. Bizikleta hori Irlandan erosi genuen.
Erantzun zuzena: Konpondu dudan bizikleta Irlandan erosi genuen
4- Besaulki bat apurtu dugu. Besaulki hori horia da.
Erantzun zuzena: Apurtu dugun besaulkia horia da
5- Altxor bat aurkitu duzue. Altxor horrek balio handia du.
Erantzun zuzena: Aurkitu duzuen altxorrak balio handia du
6- Hondartza bat bisitatu duzu. Hondartza hori arriskutsua izan daiteke.
Erantzun zuzena: Bisitatu duzun hondartza arriskutsua izan daiteke
7- Estitxuk ume bat zaindu du. Ume hori ilegorria da.
Erantzun zuzena: Estitxuk zaindu duen umea ilegorria da
Política de Cookies Aviso Legal y Política de Privacidad