ARIKETA. Berridatzi esaldiak:
1. Ama oso azkarra da, baina semea ez da atzean gelditzen [ez ezik ere]
Erantzun zuzena: Ama ez ezik, semea ere oso azkarra da
2. Batzuetan informatika ikasiko duela dio, besteetan musika, ez dago ulertuko duenik [alde batetik…bestetik]
Erantzun zuzena: Alde batetik informatika ikasiko duela dio, bestetik musika, ez dago ulertuko duenik
3. Egunez ez ezik, gauez ere auzoan zer gertatzen den jakin nahian ibiltzen da [ez bakarrik,… ere]
Erantzun zuzena: Ez egunez bakarrik, gauez ere auzoan zer gertatzen den jakin nahian ibiltzen da
4. Ez du jaten, ezta besteoi jaten uzten ere [ez… ez]
Erantzun zuzena: Ez du jaten, ez besteoi jaten utzi
5. Txikitan amak nahiz aitak errietak egin zizkiguten [nola… hala]
Erantzun zuzena: Txikitan nola amak hala aitak errietak egin zizkiguten
6. Lanean edo oporretan. Beti umore onez dago [zein… zein]
Erantzun zuzena: Zein lanean zein oporretan, beti umore onez dago
7. Bata eta bestea. Biak dira berdinak. [nahiz]
Erantzun zuzena: Bata nahiz bestea, biak dira berdinak
8. Peio ez bada, Aitor da, ez daukagu zalantzarik [edo… edo]
Erantzun zuzena: Edo Peio edo Aitor da, ez daukagu zalantzarik
9. Ez naiz arrantzalea. Irakaslea naiz. [baino]
Erantzun zuzena: Ez naiz arrantzalea, irakaslea baino
10. Txakurra lasaia da. Jabea lasaia da. [nolako… halako…]
Erantzun zuzena: Nolako txakurra, halako jabea
Política de Cookies Aviso Legal y Política de Privacidad