ARIKETA. Berridatzi:
1. Zortzi sagar erosi ditu eta hiru jan ditugu. Bost gelditzen dira. [Beraz]
Erantzun zuzena: Zortzi sagar erosi ditu eta hiru jan ditugu; beraz, bost gelditzen dira
2. Ez du konponbide errazik. Nik beste bat erosiko nuke. [Izan ere]
Erantzun zuzena: Ez du konponbide errazik; izan ere, nik beste bat erosiko nuke
3. Ingelesez hitz egiten ez badugu, ez digu inork ulertuko.[Osterantzean]
Erantzun zuzena: Ingelesez hitz egin beharko dugu; osterantzean, ez digu inork ulertuko
4. Hau sano polita da. Beste hori ez dut gogoko. [Ordea]
Erantzun zuzena: Hau sano polita da; beste hori, ordea, ez dut gogoko
5. Ez du ezer egin. Gauden baino okerrago ezin gara egon. [Nolanahi ere]
Erantzun zuzena: Ez du ezer egin; nolanahi ere, gauden baino okerrago ezin gara egon
6. Astero kirola egin behar duzu, medikuek horrela agindu dizutelako. [Zeren… bait-]
Erantzun zuzena: Astero kirola egin behar duzu, zeren medikuek horrela agindu baitizute
7. Botika horrek ez dit onik egin, lehen baino okerrago nagoela uste dut. [Aitzitik]
Erantzun zuzena: Botika horrek ez dit onik egin; aitzitik, lehen baino okerrago nagoela uste dut.
8. Amaitu zen ogia, horregatik ezin zuten otartekorik egin. [Hortaz]
Erantzun zuzena: Amaitu zen ogia; hortaz, ezin zuten otartekorik egin
9. Nik hondartzara joan nahi dut. Zuk ez. [Berriz]
Erantzun zuzena: Nik hondartzara joan nahi nahi dut, zuk, berriz, ez
Política de Cookies Aviso Legal y Política de Privacidad